Eduki publikatzailea

Navarra Siempre Contigo. Nafarroa Beti Zurekin.

Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalak Nafarroaren Eguna ospatuko du "Nafarroa beti zurekin" online topaketarekin

03/12/2020

Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalak Nafarroaren Eguna ospatuko du aurten, online ekitaldi batekin, Nafarroa beti zurekin lelopean. Saioa 18: 00etan izango da ikusgai, abenduaren 3an, eta mundu osoan ikusi ahal izango da, aldi berean,  Nafarroako Etxeen Federazio Nazionalaren webgunean eta Nafarroako Gobernuaren Youtubeko kanalean, besteak beste. Navarra Television-ek ere Nafarroaren Egunaren karietara prestatu duen programazioan sartu du eta 21.00etan emanen du.

Ekimenak Nafarroako Gobernuaren laguntza eta finantzaketa du, Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bidez.

Topaketak, ordubete iraungo du, eta Espainian eta atzerrian dauden Nafarroako Etxe batzuk bisitatuo ditu, hala nola Valentzian, Santanderren, Gasteizen, Logroñon, Burgosen, Bartzelonan, Zaragozan eta Rosarion Argentinan. Gainera, Foru Komunitatetik kanpo bizi diren nafarren bizipen eta esperientziak ezagutzeko bidaia izan nahi du, eta, pasadizo eta bitxikerien bidez, lurraldearen barruan eta kanpoan bizi diren nafarren arteko lotura erakutsiko du, Etxeen Federazio Nazionalaren bidez konektatuta (informazio gehiago).