Eduki publikatzailea

Grupo EOSOL ingeniarien kontratazioa

El consejero Irujo en su visita a EOSOL

EOSOL Taldeak Iruñean 40 ingeniari baino gehiago kontratatzeko asmoa du

03/11/2021

EOSOL Taldeak Iruñean 40 ingeniari baino gehiago kontratatzeko asmoa du. Enpresa nafarrak ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen ditu eta energia berriztagarrien merkatuan presentzia handia du. 500 pertsonatik gorako lantaldea du Europa, Afrika, Amerika eta Asian banatuta.

Epe laburrean, EOSOLen plan estrategikoaren helburua foru-lurraldean zabaltzea da. Zuzendari nagusiak, Aitor Erquiciak, nabarmendu duenez, “nazioartean oihartzun handia izan arren, Nafarroan zimenduak finkatu nahi ditugu, foru enpresa eta erakundeentzako irtenbideak eskainiz”. “Gure plantillaren parte handia hemengoa da. Aurten, Iruñean, espezialitate desberdinetako 56 ingeniari sartu dira gure taldean”, gaineratu du Bruno Bernal enpresako CEOk.

Argibide gehiago