Eduki publikatzailea

Becas Marie Curie

EBk talentu ikertzailea erakartzeko programa kofinantzatuko die Nafarroako Gobernu eta unibertsitatei

18/02/2021

Nafarroako Gobernuak Europako Batzordearen Marie Sklodowska-Curie (MSCA) Ekintzak izeneko kofinanziazio beken azken deialdiaren onuraduna izan da. Horrek aukera emango dio hurrengo bost urteetan talentu ikertzailea erakartzeko programa bat finantzatzeko, 2,6 milioi euroko inbertsioarekin. Helburua da 16 zientzialari erakartzea Espezializazio Adimentsuaren Estrategiaren hiru ardatzetan: osasuna, energia eta automozio-mekatronika. Horrez gain kontutan artuko da adimen artifiziala, zeharkako ardatz gisa.

Nafarroako Gobernuko Unibertsitate, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren Departamentuak aurkeztu zuen proiektua, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin eta Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean.

Argibide gehiago