Eduki publikatzailea

Ley ciudadanía exterior_eus

Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko foru legea onetsi da

16/02/2023

Parlamentuaren osoko bilkurak Kanpoko nafar herritarrekiko harremanei buruzko foro legea onetsi du gaur PSNren, Geroa Bairen, EH Bilduren, Podemos-Ahal Duguren eta I-Eren aldeko botoekin eta Navarra Sumaren abstentzioarekin. Testuak lege-esparru bat ezartzen du, Nafarroako administrazio publikoen eta kanpoko nafar elkarteen arteko harremanak arautzeko, bai eta, modu osoago batean, Nafarroako administrazio publikoen eta kanpoko nafarren (eta beren ezkontideen, bikotekideen eta ondorengoen) arteko harremanak ere, nafar horiek banan-banan harturik.

Foru Gobernuak sustatutako legearen xedea da “harreman instituzionalak sendotzea” kanpoan bizi diren nafar herritarrekin, eta kolektibo horretako partaide direnei laguntza, zaintza eta babesa emateko jarduketa-ildo oinarrizkoak zehaztuko dituen euskarri juridikoa ezartzea.

​​​​​​​

Informazio gehiago esteka honetan