Eduki publikatzailea

Itzulerarako laguntzak 2023

2023ko Itzulerarako laguntzak

30/01/2023

Herritarrekiko Harremanetarako Departamentuak 20.000 euroko itzulerarako laguntzen deialdia onartu du, nafar etorkinen eta haien senideen itzulera bultzatzeko. Eskaerak otsailaren 24tik azaroaren 3ra arte egin daitezke.

Hurrengo baldintzak, besteak beste,  betetzen dituzten pertsonak (direla norbanakoak, direla familia unitateko gainerako kideekin batera heldu direnak) izan daitezke laguntzen onuradun:

–Nafarroan jaioa izatea edo Espainiako azken auzotasun administratiboa Nafarroan izatea edo, Estatuko legeei jarraikiz, espainiar gisa erregistratutako nafarren ondorengoen seme-alaba izatea.

–Atzerritik Nafarroako edozein udalerritara itzuli izana edo itzultzeko asmoa izatea, denbora-muga honen barruan:

• 2022ko urriaren 22tik 2023ko azaroaren 3ra bitarte.

–Itzuli ziren egunetik kontatzen hasita, atzerrian legez gutxienez urtebetez bizi izana, jada Nafarroara itzulita daudenen kasuan, edo itzuli nahi duten pertsonen kasuan atzerrian bizitzen gutxienez urtebete eramatea laguntzaren eskaera egin zen egunetik kontatzen hasita.

- Deialdian ezarritako errenta-mugen barruan egotea.

Laguntzaren gehieneko zenbatekoa, eskatzaile bakoitzeko, 2.000 euro izanen da. Hortik aurrera, eskatzailearen kargura bizi den eta familia-unitateko kidea den pertsona bakoitzeko (adinez nagusia), 500 euro gehituko dira, 3.500 euroko mugarekin.

Gastu diruz lagungarriak izanen dira eskatzailearen bidaia-gastuak, eta, hala badagokio, harekin batera itzuli diren edo itzuliko diren familia-unitateko kideenak ere. Halaber, haien altzariak eta tresnak Nafarroara ekartzea ere diruz lagungarria izanen da.

Informazio gehiago: next@navarra.es

Nafarroako Aldizkari Ofizialerako esteka
​​​​​​​

 

​​​​​​​