Nafarroan lan bila bazabiltza, zatoz gure NEXT-RetorNA taldera LinkedInen
17/05/2022
Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiak talde bat sortu du LinkedInen, NEXT-RetorNA ekimenaren barruan, bilgune izan nahi duena kanpotik itzultzea planteatzen diren nafarren eta aipatu ekimenarekin konprometituta dauden enpresen artean, izan ere enpresa hauek interesa erakutsi baitute kanpoan dauden nafarren profil profesionaletan.
NEXT - RetorNA enpresen sarea zabalik dago Next Estrategiarekin kolaboratzeko eta nafarrak atzerritik itzultzen laguntzeko interesa duten enpresentzat. Bertan ondoko enpresa hauek daude jadanik: Nafarroako Enpresa-Korporazio Publikoa (CPEN), Nafarroako Industria Eklartea, Oniria Consulting, Talentix, el CITI Nfarroa (Injenieritzan graduatuen elkargoa), Zabala Innovanion, Videtis, Arete Activa, ARPA, NUP Fundazioa, CLAVNA eta Nafarroako Industria, Merkataritza Ganbara, Etalentum Taldea, Nafarroako Industri Ingeniarien Elkargoa eta Nafarroako Unibertsitatea.
Sareko enpresa hauek lan aukerak eskaintzen dituzte beren web guneetan eta LinkedIn, NEXT-RetorNA taldearen bidez.