Eduki publikatzailea

Etalentum NEXT-RetorNA sarean

Imagen de la página web de ofertas de empleo de Etalentum

Etalentum taldea nafarren itzulerarekin konpromisoa hartu duten NEXT-RetorNA enpresen sarean sartu da

10/05/2022

Etalentum taldea, headhunting-ean (taletu-bilatzaile) espezializatua, nafarren itzulerarekin konpromisoa hartu duten NEXT-RetorNA enpresen sarean sartu da, NEXT Estrategiarekin ere konpromisoa erakutsiz. Atxikipen hau Kanpo Ekintzarakoako zuzendari nagusia, Sergio Pérez -NEXT Estrategiaren arduraduna-, eta Pablo Lozano, Etalentumeko Nafarroako hurbiltasun bulegoko zuzendaria, elkartu ondoren gertatu da. Bilera horren helburua, hain zuzen ere, informazioa trukatzea eta lankidetza biodeak zabaltzea zen.

Etalentum taldeak bulego-sare bat du Espainia osoan, erdi mailako eta zuzendaritzako karguak eta espezializazio handiko lanpostuak hartzeko, eta aditua da merkataritza, finantza eta teknika arloetako profesionalak bilatzen.

Iruñeko bulegotik, nafarren itzulerarekin konpromisoa eskaintzen du NEXT-RetorNA enpresen sarearen bitartez. Bertan ondoko enpresa hauei gehituko zaie: Nafarroako Enpresa-Korporazio Publikoa (CPEN), Nafarroako Industria Eklartea, Oniria Consulting, Talentix, el CITI Nfarroa (Injenieritzan graduatuen elkargoa), Zabala Innovanion, Videtis, Arete Activa, ARPA, NUP Fundazioa, CLAVNA eta Nafarroako Industria eta Merkataritza Ganbara.  Sareko enpresa hauek beren lan aukerak eskaintzen dituzte  next.navarra.es web gunearen bidez.