Azkenik, “Kooperazio aktiboa” ardatzaren helburua da kanpoan bizi diren nafarrekiko lankidetza sustatzea, lankidetza sarea eraikitzea eta Foru Komunitatearen nazioarteko proiekzioan laguntzea.
Hiru ardatzek helburu operatibo desberdinak dituzte, baita jarduteko ildo zehatzak ere.
Gainera, aurreikusita dago urtero jarduteko planak onets daitezen estrategia garatzeko, dagokion aurrekontuko diru-izendapenarekin.
Estrategia hau garatzeko, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Kutxa Fundazioaren sostengua dauka, izan ere, bi erakundek hitzarmen bat sinatuta baitute, batez ere "Atxikipena eta Itzulera" deituriko hirugarren ardatzaren inguruan elkarlanean aritzeko.